XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ziburuko Gaztetxeko kideek Akozeko lokala atxikiko duteGaztetxean egoteko baimena eman zien bertako gazteei Donibane-Lohizuneko Herriko Etxeak atzo ukandako bileran.
Argindarra berriro eman zuten baina zarataren arazoa konpondu arte, ezin dezaketela kontzerturik antolatu jakinarazi zion Gaztetxeko bulegoari Paul Badiola, bertako auzapezak.
Erabakia jakin bezain fite bere poztasuna adierazi zion EGUNKARIAri Antton Paulus Basurkok, Gaztetxeko ordezkariak,
Hala nola, kontzertuen gela insonorizatzeko proposamena aztertuko zuela Herriko Etxeak adierazi zion gaztetxearen bulegoari egindako bileran.
Nahiz eta erabakien hartzeko eperik ez zuen eman Herriko Etxeak,
Anartean, pesta egingo zutela Gaztetxean,
Akoz auzoan dagoen Gaztetxea hurrengo asterako hustu behar zutela agindu zien bertako kideei Herriko Etxeak agorrilaren 11n bidalitako gutunean,
Berehala, lagun asko bildu ziren sostengua adierazteko, auzo frangok bat egin zutela sostenguarekin.
Argindarra mozteko agindua hartu zuen Herriko Etxeak eta agorrilaren erdian egindako bileran hilabeteko epea eman zien gazteei.
Zarataren arazoa
Entseiurako gelan obrak egin zituzten insonorizatzeko eta kontzertuen gelan gauza bera egiteko prest agertu ziren.